INFORMAZIO OROKORRA | Xedea Parte-hartzaileak Sariak Modalitate bakoitzaren oinarri espezifikoak |
---|---|
ESKAERA | Eskaera:: 2022ko urriaren 30era arte |
IRABAZLEAK | Irabazleen behin-betiko zerrenda |
SARIAK EMAN ONDOREN | Lanak jasotzea Konfidentzialtasuna eta eskubideen lagapena |
2022ko Sormen Sariak, arlo hauetan::
- Musika, irudia eta soinua: - Campus Music lehiaketa
- Argazki lehiaketa Instagramen: Campus osasungarria
- Sorkuntza literarioa: - “Campuseko istorioak” lehiaketa: Ipuin laburra / Poesia
- Parte-hartzea: - “Hobetu zure campusa” ideia-lehiaketa
PARTE-HARTZAILEAK
- 2022an Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazio ofizialetan ari diren ikasleak, baldin eta azken bost urteetan saririk lortu ez badute NUPeko Sormen Sarien modalitate horretan.
Kontsultatu modalitate bakoitzean.
Saria eman gabe utziz gero, bi aipamen ematen ahalko dira gehienez ere.
Sarituen behin-behineko zerrenda NUPen egoitza elektronikoan argitaratuko da. Ondoren ,5 egun balioduneko epea izanen da Unibertsitatearen erregistroetan erreklamazioak aurkezteko.
Sarituen behin betiko zerrenda jasoko duen ebazpena NUPen webgunean eta Kulturako eta Kiroletako Bulegoko iragarki-oholean argitaratuko da.
Campus Music lehiaketako sariak: Diruaz gain, lehenbiziko saria irabazten duena NUPen ordezkaria izanen da G9 Taldearen musika-taldeen lehiaketan; udazkenean eginen da lehiaketa hori, Zaragozako Unibertsitateak antolatua.
Sari-banaketa: Sariak banatzeko ekitaldi publiko bat eginen da. Ekitaldi horretara saritutako ikasleek berek edo, bertaratzerik ez badute, beren ordezkariek joan behar dute. Saritutako lehiakidea edo bere ordezkaria sariak banatzeko ekitaldira joaten ez bada, sari hori eman gabe utzi dela aldarrikatuko da automatikoki, eta dagozkion ondorio ekonomikoak izanen ditu.
1. Campus Music lehiaketa
2. Argazki lehiaketa Instagramen: Campus osasungarria
3. Ipuin laburren eta poesia-lanen lehiaketa: Campuseko istoriak
4. "Hobetu zure campusa" ideia-lehiaketa
Bakarlariek zein taldeek har dezakete parte. Taldeen kasuan, gutxienez kide batek Unibertsitateko komunitateko kidea izan behar du..
Emanaldia:
Talde parte-hartzaileek epaimahaiaren aurrean eta jendaurrean joko dute 2022ko martxoan, apirilean edo maiatzean, Ikasgelategiko kafetegian edo zehaztutako beste leku batean. Zozketaren bidez erabakiko da zer hurrenkeratan joko duten, eta zozketa egiteko bilerara joateko dei eginen zaie parte-hartzaileei.
Emanaldi bakoitzak 15 eta 30 minutu arteko iraupena izanen du. Antolatzaileek agertokia eta soinu-argien ekipoa jarriko dituzte lehiaketarako eta ondorengo emanaldirako. Parte-hartzaile kopuruaren arabera, lehiaketa-fasean parte hartuko duten lehiakideen aldez aurreko hautaketa egiten ahalko da, aurkezten dituzten grabazio edo maketetan oinarritua.
Beharrezko dokumentazioa:
Dokumentazioa gutun-azal batean aurkeztuko da, eta kanpoaldean hau adieraziko da: “Modalitatea: 2022ko Campus Music lehiaketa” eta taldearen izena. Gutun-azalaren barnean hau sartuko da:
Sariak: 1.000 euro 1.arentzat eta 750 euro 2.arentzat
2.- ARGAZKI LEHIAKETA INSTAGRAMEN: #CULTUPNA_SALUDABLE
Campuseko bizimodu osasungarriaren alderdiak –adiera zabalean– ardatz dituzten argazkiak (kirola, elikadura, osasunarekin lotutako jardunbide egokiak, inklusioa, etab.).
Ezinbestekoa da profil publikoa duen Instagrameko kontu bat edukitzea. Parte-hartzaile bakoitzak argazki bakar bat aurkezten ahalko du, eta honakoak erantsi behar zaizkio: deskribapena, #cultUPNA_Saludable traola-hitza eta @upna.nup eta @cultupna etiketak. Formulario hau bete behar da.
Argazkiaren azalpen labur bat argitaratzen ahalko da, baita izenburua eta mezu bat ere, 30 karakterekoa gehienez ere (zuriuneak barne).
Sariak: 150 euro 1.arentzat eta 75 euro 2.arentzat
3.- SORKUNTZA LITERARIOKO LEHIAKETA: “CAMPUSEKO ISTORIOAK”
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusetako edozeinetan gertatzen diren edo hango bizimoduari buruzkoak diren lanak. Lanak originalak izan beharko dira, eta lehiakide bakoitzak lan bakar bat aurkezten ahal du modalitate eta hizkuntza bakoitzeko (gaztelaniaz edo euskaraz). Bi modalitate ezarri dira:
Dokumentazioa gutun-azal batean aurkeztuko da, eta kanpoaldean nahitaez eta bakarrik honako hauek adierazi behar dira: “Campuseko istorioak” lehiaketa. Modalitatea: poesia/narratiba gaztelaniaz/euskaraz”, lanaren izenburua eta egilearen izenordea. Honako hauek sartu beharko dira gutun-azal horretan:
Sariak: lau modalitateetako bakoitzean (ipuin laburra gaztelaniaz, ipuin laburra euskaraz, poesia gaztelaniaz eta poesia euskaraz) bi sari emanen dira, 200 eurokoa 1.ari eta 100 eurokoa 2.ari.
4.-“HOBETU ZURE CAMPUSA” IDEIA-LEHIAKETA
NUP hobetzeko ekimenen aurkezpena. Formatua librea da, eta formatu bat baino gehiago konbinatzen ahal dira. Parte-hartzaile edo talde bakoitzak ekimen bakar bat aurkezten ahalko du. Argazkirik edo bideorik erabiltzekotan, zuzenekoak izaten ahalko dira, iragazkidunak edo iragazkirik gabeak, baita ordenagailu bidez egindako muntaiak ere. Bideoak ezin dira 3 minutu baino luzeagoak izan, argitaragabeak izan behar dira eta “ezkutuko” aukera hautatuta igo behar dira YouTubera. Bideoaren esteka online betetzeko dagoen formularioan erantsi behar da.
Lehiaketan izena emateko, online formulario hau bete beharra dago.
Balorazio irizpideak: originaltasuna eta kalitate artistikoa, berrikuntza eta sormena, NBEk 2030 Agendan garapen jasangarriari buruz onartutako GJHetakoren batekin bat etortzea, balio eta identitate instituzionala sortzea, errealismoa eta bideragarritasun ekonomikoa.
Sariak: 250 euro 1.arentzat eta 125 euro 2.arentzat
Lehiakideek Unibertsitatearen Iruñeko edo Tuterako erregistroetan aurkeztu behar dute dokumentazioa, astelehenetik ostiralera, Kulturako eta Kiroletako Bulegoari zuzendua, 2022ko urriaren 30eko 14:30 arte.
Kontsultatu zer dokumentazio aurkeztu behar den modalitate bakoitzean.
Irabazleen behin-behineko ebazpena
Irabazleen behin betiko ebazpena
Saritu gabeko obrak eta lanak eta, halakorik egonez gero, dokumentazioa emateko erabilitako gailu birgrabagarriak 2022ko azaroaren 7tik 11ra itzuliko dira, 09:00etatik 14:00etara, Kulturako eta Kiroletako Bulegoan. Epe horretan jasotzen ez direnak suntsitu eginen dira.
KONFIDENTZIALTASUNA ETA ESKUBIDEEN LAGAPENA
Parte-hartzaileen datuak fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Aurkeztutako dokumentazioa eta lanak erregistratzea da fitxategi horren helburu bakarra.
Saritzen diren lanak NUPen jabetzakoak izanen dira. Horrek esan nahi du saridunek laga egiten dutela lan sarituak edozein formatutan argitaratzeko, hedatzeko edo ustiatzeko eskubidea, edo beste edozein eskubide, eta ez dutela eskubiderik arrazoi horregatik lansaririk, ordainsaririk edo konpentsazio ekonomikorik jasotzeko.