Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ondare artistikoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hasiera-hasieratik erakutsi zuen artearekiko konpromisoa, bilduma artistiko propio bat egiten hasi baitzen, batez ere arte garaikidekoa, eta Nafarroako edo Nafarroan bizi diren egileen presentzia nabarmena duena. Bilduma 1990. urtean hasi zen, Rafael Albertik Unibertsitatera egindako bisita batean errotuladorez egin zuen marrazki batekin; hain zuzen, horren berezko dituen “uso” baten marrazkia egin zuen Albertik, eta, bisitaren ondoren Unibertsitateari eskaini zion. Ordutik, Unibertsitatea erosketen, dohaintzen eta enkarguen bidez joan da bilduma eratzen, eta batez ere Unibertsitateko egoitzetan dago ikusgai.

Unibertsitatearen egungo garapena zehazten duen esparruetako bat Nazioarteko Bikaintasun Campusaren kalifikazioaren lorpena izan da, Zaragozako, Lleidako eta Errioxako unibertsitateekin batera. Bikaintasun Campusaren zeregina, besteak beste, inguruen bikaintasuna bultzatzea da, eta horretan artea funtsezkoa da, bere indar sinbolikoarekin lagungarria izan baitaiteke gaurko eta etorkizuneko arazo ekonomiko, sozial eta teknikoei aurre egiteko, iraganean ere lagundu zuen bezala.

Ildo horretan, Unibertsitateak garrantzi handia ematen dio, batetik, ondare artistikoaren kontserbazioari, eta, bestetik, sorkuntzari –xede horri laguntzeko eskuratzen ditu bilduma osatzen duten lanak– eta Unibertsitateko komunitateko kideen eta, oro har, gizartearen hezkuntza estetikoari, eta lanak hedatzearen bidez lortzen du hori.

Hala, bere 25. urteurrenaren karietara, Nafarroako Unibertsitate Publikoak erakusketa bat antolatu zuen arte garaikideko bere bildumaren zenbait funts bildu zituena, erakusketa horretarako espresuki hautatuak. 2012ko bigarren erdian erakusketa hori ikusgai egon zen Gustavo de Maeztu Museoan (Lizarra), María Forcada Fundazioan (Tutera) eta Nafarroako Museoan (Iruñea). Unibertsitatearen historian lehen aldiz Unibertsitatearen funts artistikoak Nafarroako hiru museotara eramateko ekimenaren helburua Unibertsitatearen ondarea Nafarroako gizartearengana hurbiltzea izan zen, Nafarroako gizartea baita Unibertsitatea elikatzen duena eta Unibertsitateak haren zerbitzura garatzen baititu irakaskuntzako, ikerketako eta unibertsitate zabalpeneko bere eginkizunak, Nafarroako Parlamentuak Unibertsitatea sortzeko onetsitako 1987ko Legean ezarri zuen bezala.

NUPen bilduma Google Art Project-en.

Halaber, NUPek zenbait argitalpen argitaratu ditu bere ondare artistikoa ezagutzera emateko:

- "Patrimonio artístico de la Universidad Pública de Navarra" (2002):

 

- "Colección de Arte Contemporáneo. Arte Garaikideko Bilduma. Adquisiciones 2007-2011. Erosketak 2007-2011" (2011):

 

- "Arteosadia-Ausartedia" (2012). NUPen lan artistiko publikoaren gida, Irene López Goñi irakasleak egina:

Arteosadia-Ausartedia (2012) 

-  Pintura eta Unibertsitatea. NUP bilduma bere 25. urteurrenean" (2012). Izen bereko erakusketaren katalogoa: