Unibertsitateko komunitateko kideek sustatutako kultur proiektuak, unibertsitateko kultur programazioaren barruan daudenak.
“San Cristóbal: Historia de una fuga” antzezlanak Espainiako Gerra Zibilean Ezkabako gotorlekuan kartzelatu zuten gizon baten istorioa kontatzen du, eta nola gertatu zen 1938ko maiatzaren 22ko ihesaldia, historiako ihesaldirik handienetakoa. Gure iraganari, sustraiei eta historiari buruzko istorio bat da.
Dibulgazioko hitzaldien ziklo bat da. Haietan, bertaratzen diren NUPeko ikasleek eta langileek kontzientzia hartuko dute jaten duten horri eta hura fabrikatzeko moduari buruz, eta nekazaritzari buruz duten ikuspegia zabalduko dute.
Berdintasunaren eta dibertsitatearen aldeko antzezlan parte-hartzailea eta gogoetarako eta ekintzarako tailerra: “Zubiak eraikitzen"