Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Oinarriak

2026ko kultur proiektuen deialdia

INFORMAZIO OROKORRA Xedea
Nork aurkezten ahal du proiektu ba?
Hautaketa egiteko irizpideak
Deialdiaren oinarriak
ESKAERA Eskaera: 2025eko urriaren 15era arte
HAUTATUAK Proiektu eta sarien ebazpena 2025eko azaroaren 28a baino lehen argitaratuko da.


HELBURUA

Deialdi honek hauxe du helburua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle ofizial eta ez-ofizialen artean kultur jarduerak bultzatu eta sustatzea.

Ikaslea bazara eta kulturaren arloan Unibertsitateko komunitateari aurkezteko moduko ideiarik, proposamenik edo kezkarik baldin baduzu, animatu, eta aurkez ezazu deialdi honetan. Laguntza emanen dizugu hura hezurmamitzen eta abian jartzen.

Noiz gauzatuko dut proiektua? 2026an zehar.

Proiektu bakoitza 1.000 eurorekin finantzatuko da gehienez ere.

Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkezten ahalko du, banaka edo taldean.


 

NORK AURKEZTEN AHAL DU PROIEKTU BAT?

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa ofizialak edo ez-ofizialak egiten ari diren ikasleek, baita gradu edo master amaierako lana edo doktoretza bukatu gabe dutenek ere.
     

AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

Irabazi-asmorik gabeko proiektua behar du, Unibertsitatearentzat interesa duena.

Originaltasuna eta berrikuntzak aintzat hartuko dira.

Unibertsitateko komunitateko kideei eta bereziki ikasleei parte hartzeko aukera ematen dieten proiektuak lehenetsiko dira.

Kontuan hartuko da proiektuak aukerarik eskaintzen ote duen NUPeko beste talde batzuek, ikasleen elkarteek edo barneko nahiz kanpoko entitateek parte hartzeko.

Aintzat hartuko dira proiektua aurkezten duen pertsonek (bat edo gehiago) zer kultur jarduera egin dituzten aldez aurretik, bai eta egokiro egin ote diren eta Unibertsitateko komunitatearentzat interesgarriak izan ote diren ere.

Aintzat hartuko da proposaturiko jarduerak irekiak ote diren Unibertsitateko komunitateko kide guztientzat, hau da, Unibertsitate osoarentzat ote diren lagungarri.

Unibertsitatearen helburu orokorrekiko eta deialdi honetan planteatutako balioekiko koherentzia-maila.

 


DEIALDIAREN OINARRIAK

1270/2025 Ebazpena


 

ESKAERAK

Lanak aurkezteko epea:2025eko urriaren 15era arte

Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan.

Aurkekztu beharreko dokumentazioa:


 

HAUTATUTAKO PROIEKTUAK

Proiektu eta sarien ebazpena 2025eko azaroaren 28a baino lehen argitaratuko da.