Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Shock: arkatzaren atzean dagoen gizona

Shock egoera ez da gertatzen soilik zer edo zer txarra gertatzen zaigunean; gure narratiba, gure historia galtzea ere bada horretarako arrazoia. Gure abiapuntua Txile da; protagonista, berriz, Pinochet. Urteak joan eta urteak etorri, milaka pertsona gelditu dira ahaztuak, ehortziak edo lurpean hondoratuak herrialde horretan. Nork emanen die ahotsa desagertu horiei guztiei? Inork entzuten al du familia bananduen ahotsa? Ezagutzen al ditugu benetan haien historia eta pairatutako shockaren ondorioak?

Ordubeteko antzezlan honek Pinocheten Txileko estatu-kolpea eta Videlaren Argentinako estatu-kolpea burutzeko erabakigarriak izan ziren gertaeretako asko islatuko ditu, baita Allenderen gobernua deuseztatzeko Estatu Batuek gatazkan izan zuten parte hartzea ere. 

Antzezlan honek iraganaz eta hitzek duten botereaz hausnartzeko aukera emanen digu.  

Iturramako Civivoxen 

Apirilaren 28an

12:30ean, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeentzat (aldez aurretik eman behar da izena)
19:00etan, jende guztiarentzat

Sarrera librea da