Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Mikrokontakizun Juridikoen IX. Kafka Saria (2025)

Proiektu hau NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultatearen ekimen bat da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen sormen literarioa sustatzea du helburu.

EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2025eko Mikrokontakizun Juridikoen IX. Kafka Sariaren deialdia onetsi (2024-2025 ikasturtea) eta dagokion gastua baimentzen duena.

Literatur lehiaketaren oinarriak

Lehiaketaren antolatzaileek Kafkaren antzezlan bateko esaldi bat aukeratuko dute kontakizuna hasteko, eta parte-hartzaileek haren jarraipena idatzi beharko dute mikroipuin gisa. Ondorio juridikoak dituen egoera sozial baten berri emanen du kontakizunak.

Gehienez ere 120 hitz izanen ditu, izenburua eta hasierako esaldia kontatu gabe. Gehienez ere bi mikrokontakizun bidaliko ditu parte-hartzaile bakoitzak, eta titulu bat izan beharko du. Mikrokontakizunek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatz daitezke.

Edizio honetan, honako hauek izanen dira hasierako esaldiak:

  • Gaztelaniaz: «Tal vez aquella fuera la solución mejor: llevar la situación al extremo»
  • Euskaraz: «Agian hura zen irtenbiderik onena: egoera muturreraino eramatea»

Balorazio irizpideak

  1. Istorioaren originaltasuna, eta nolako trebetasunarekin erabiltzen dituen idazleak hizkuntza-baliabideak irakurlearen interesa pizteko.
  2. Kontu juridikoak bizitzaren eguneroko alderdiekin lotzeko gaitasuna, eta planteatutako gaien tratamendu juridikoa behar bezalakoa ote den.
  3. Egileak nolako sentsibilitatea duen ondorio juridikoak dituen istorio labur bat kontatzeko eta amaiera iradokitzaile bat sortzeko.


Sariak

Gaztelaniazko modalitatea
   1. saria, 150 €; 2. saria, 100 €

Euskarazko modalitatea
  1. saria, 150 €; 2. saria, 100 €

Sariak eman gabe uzten ahalko dira.