Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Mikrokontakizun Juridikoen VII. Kafka Saria 2022

Kafkaren esaldi honekin hasiko dute kontakizuna: «Auzia abian zen, eta haren kontra egin behar zuen». Mikrokontakizunak bidaltzeko epea: 2022ko otsailaren 28tik martxoaren 27ra. Arduraduna: Lorena Alemán Arostegui

Proiektu hau NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultatearen ekimen bat da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen sormen literarioa sustatzea du helburu.

Mikrokontakizunak bidaltzeko epea: otsailaren 28tik martxoaren 27ra

Literatur lehiaketaren oinarriak:

240/2022 EBAZPENA, 2022ko otsailaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2022ko Mikrokontakizun Juridikoen VII. Kafka Sariaren deialdia onetsi (2021-2022 ikasturtea) eta dagokion gastua baimentzen duena.

Lehiaketaren antolatzaileek Kafkaren obratik hartutako esaldi bat aukeratuko dute kontakizunari hasiera emateko, eta parte-hartzaileek jarraipena eman beharko diote mikroipuinari. Inplikazio juridikoak dituen egoera sozial bat islatu beharko du kontakizunak.La extensión máxima permitida es de 120 palabras, sin incluir el título ni la frase de inicio.

120 hitz izaten ahalko ditu gehienez, izenburua eta hasierako esaldia kontuan hartu gabe.

Parte-hartzaile bakoitzak bi mikrokontakizun bidaltzen ahalko ditu asko jota, eta nahitaezkoa da izenburua izatea.

Mikrokontakizunek originalak eta argitaragabeak behar dute izan, gaztelaniaz eta euskaraz.

Hona hemen edizio honetako hasierako esaldiak:

  • Gaztelaniaz: «Su proceso estaba en marcha y tenía que oponerse»
  • Euskaraz: «Auzia abian zen, eta haren kontra egin behar zuen»

Balorazio irizpideak:

  1. Istorioaren originaltasuna eta nolako trebetasuna duen idazleak hizkuntza baliabideak erabiltzen irakurlearen interesa pizteko.
  2. Kontu juridikoak eguneroko alderdiekin lotzeko gaitasuna, eta planteatutako gaien tratamendu juridikoa behar bezalakoa ote den.
  3. Egileak nolako sentsibilitatea duen ondorio juridikoak dituen istorio labur bat kontatzeko eta amaiera iradokitzaile bat sortzeko.

Sariak:

Gaztelaniazko modalitatea:
   1. saria: 150 €
   2. saria: 100 €

Euskarazko modalitatea:
  1. saria: 150 €
   2. saria: 100 €

Eman gabe uzteko aukera ere badago.

Informazio gehiago: facultad.cienciasjurídicas@unavarra.es

                        

 

Informazio gehiago: facultad.cienciasjurídicas@unavarra.es

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea: Iruñeko Udala