Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Buru janari

Dibulgazioko hitzaldien ziklo bat da. Haietan, bertaratzen diren NUPeko ikasleek eta langileek kontzientzia hartuko dute jaten duten horri eta hura fabrikatzeko moduari buruz, eta nekazaritzari buruz duten ikuspegia zabalduko dute.

 

PROGRAMA:

Lurzoruaren zaindariak

Topaketa Pello Sarratea haragitarako aratxeen abeltzainarekin eta Carlos Sánchez zereal eta bazka ekoizlearekin. Sektoreko bi aditu horien eskutik, bi lehengai, aratxekia eta zereala, ekoiztearen atzean nolako lan handia dagoen eta zer baliabide behar diren ikusiko dugu. Topaketa bukatutakoan, Nafarroako aratxekia dastatuko dugu INTIAren laguntzaz, beheko solairuko dastaketa-gelan.

Tokia: Nicolás García de los Salmones aretoa (Olibondoak eraikina)

Eguna eta ordua: martxoaren 27an, 10:00etatik 11:30era.

Hizkuntza: gaztelania.

Doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik.

Topaketan izena emateko: https://forms.gle/UJsCjFaDB8J2mR1u7

Dastaketan izena emateko: https://forms.gle/fcF3UVUVWH4hkdKe9

Ikusi beer dugu nola egiten den?

Topaketa Unai Lópezekin, Estrella Galicia garagardoaren kultura teknikariarekin. Jakin nahi baduzu gure maisu garagardogileek nola bihurtzen duten malta garagardo eta zer parametrok duten eragina garagardoa kalitate onekoa izan dadin, anima zaitez etortzera. Horrez gain, garagardoaren dastaketa eginen dugu Unai adituaren gidaritzapean.

Tokia: Nicolás García de los Salmones aretoa (Olibondoak eraikina).

Eguna eta ordua: apirilaren 11n, 17:00etatik 19:00etara.

Hizkuntza: gaztelania.

Doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik.

Dastaketan izena emateko:  https://forms.gle/ZZXr1LRjXX42s8Sw9

Slow food, sutegi arteko filosofia bat

Topaketa Elbeteko Posadako Belén Urrutia sukaldariarekin. Ingurune pribilegiatu batean, Belének plater tradizionalak prestatzen ditu kalitate handiko eta bertako lehengaiekin Elbeteko herri txikian. Belénen lan filosofia zein den eta ostalaritzako profesional baten egunerokoa nolakoa den jakin nahi baduzu, anima zaitez topaketara etortzera. Gainera, Belének prestatutako hamaiketako txiki bat dastatzeko aukera izanen duzu.   

Tokia: Nicolás García de los Salmones aretoa (Olibondoak eraikina).

Eguna eta ordua: apirilaren 16an, 12:00etatik 14:00etara.

Hizkuntza: gaztelania.

Doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik.

Dastaketan izena emateko: https://forms.gle/iCKyEtAx4XPdD43G9

Bi topaketatara edo gehiagotara etortzeagatik Nafarroako produktuen saski baten zozketan parte hartuko duzu!