Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Literatur topaketak Paloma Sánchez-Garnicarekin eta Carlos Zanónekin

2022ko martxoaren 30ean eta apirilaren 28an. Gonbidatutako idazleek zenbait gatazka pertsonal eta sozial erakusten dituzte beren obra literarioan. Ard.: José Francisco Alenza

Idazle ospetsuekin eginen ditugun literatur topaketetan, beren obra literarioa azalduko digute, erabiltzen dituzten lan metodoa eta inspirazio iturriak, baita prestakuntzak beren lanean duen garrantzia ere.

 

EGITARAUA

Martxoak 30. Literatur topaketa Paloma Sánchez Garnicarekin.

Tokia: Ada Byron aretoa, Arteak eraikina, NUP.

Ordua: 19:00. Sarrera librea.

Ultimos días en Berlín liburua idatzi du, eta 2021eko Planeta sarietako finalista izan da.  Paloma Sánchez-Garnica (Madril, 1962) lizentziaduna da Zuzenbidean eta Geografian eta Historian. Bere La sonata del silencio nobela TVEko telesail bat egiteko egokitu zuten. Mi recuerdo es más fuerte que tu olvido lanarengatik Eleberrien Fernando Lara saria irabazi zuen 2016an. Bere azken-aurreko nobelak, La sospecha de Sofía, hemeretzi argitaraldi izan ditu, eta Sánchez-Garnicaren karrera literarioa arrakastaz betea dagoela berretsi du beste behin ere.

                        

 

Apirilak 28. Literatur topaketa Carlos Zanónekin.

Tokia: Ada Byron aretoa, Arteak eraikina, NUP.

Ordua: 19:00. Sarrera librea.

Carlos Zanón lizentziaduna da Zuzenbidean. Narratiban, Nadie ama a un hombre bueno, Tarde, mal y nunca, No llames a casa eta Yo fui Johnny Thunders nobelak idatzi ditu, bai eta Marley estaba muerto, Taxi, Problemas de identidad eta Barcelona ipuin-liburuak ere. Azkeneko nobela Love Song du. Bere obrak zenbait hizkuntzatara itzuli dira, eta Ameriketako Estatu Batuetan, Alemanian, Frantzian, Herbehereetan, Grezian eta Italian argitaratu dira.

Carlos Zanón BCNegra topaketako komisario izendatu zuten 2017an, Paco Camarasa ordezteko, zeina aurreko 12 edizioetan izan baitzen proiektuaren lider.

 

Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea: Iruñeko Udala