Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Mikrokontakizun Juridikoen VIII. Kafka Saria. 2024. urtea

Parte-hartzaileek Kafkaren esaldi honekin hasiko dute kontakizuna: «Prozedura bati hasiera eman zaio, eta, behar denean, izanen duzu denaren berri». Mikrokontakizunak bidaltzeko epea: 2024ko otsailaren 19tik martxoaren 17ra. Arduraduna: Ander Loyola

Proiektu hau NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultatearen ekimen bat da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen sormen literarioa sustatzea du helburu.

 

Literatur lehiaketaren oinarriak

Lehiaketaren antolatzaileek Kafkaren antzezlan bateko esaldi bat aukeratuko dute kontakizuna hasteko, eta parte-hartzaileek haren jarraipena idatzi beharko dute mikroipuin gisa. Ondorio juridikoak dituen egoera sozial baten berri emanen du kontakizunak.

Gehienez ere 120 hitz izanen ditu, izenburua eta hasierako esaldia kontatu gabe. Gehienez ere bi mikrokontakizun bidaliko ditu parte-hartzaile bakoitzak, eta titulu bat izan beharko du. Mikrokontakizunek originalak eta gaztelaniaz zein euskaraz izan, argitaragabeak izan behar dute.

Edizio honetan, honako hauek izanen dira hasierako esaldiak:

  • Gaztelaniaz: «Se ha iniciado un procedimiento y en su momento lo sabra todo»
  • Euskaraz: «Prozedura bati hasiera eman zaio, eta, behar denean, izanen duzu denaren berri»

Balorazio irizpideak

  1. Istorioaren originaltasuna, eta nolako trebetasunarekin erabiltzen dituen idazleak hizkuntza-baliabideak irakurlearen interesa pizteko.
  2. Kontu juridikoak bizitzaren eguneroko alderdiekin lotzeko gaitasuna, eta planteatutako gaien tratamendu juridikoa behar bezalakoa ote den.
  3. Egileak nolako sentsibilitatea duen ondorio juridikoak dituen istorio labur bat kontatzeko eta amaiera iradokitzaile bat sortzeko.

Sariak

Gaztelaniazko modalitatea:
   1. saria, 150 €; 2. saria, 100 €

Euskarazko modalitatea:
  1. saria, 150 €; 2. saria, 100 €

Eman gabe uzten ahalko dira.

Argibide gehiago: facultad.cienciasjurídicas@unavarra.es

Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Laguntzailea: Iruñeko Udala