Ikasgelan zientzia genero-ikuspuntuarekin irakasteari buruzko jardunaldia, lantegi batez eta solasaldi batez osatua, lanean nahiz ikasten ari diren irakasleek ikuspuntuak konparatzeko eta jarduna bera modu kritikoan aztertzeko topagunea izatea helburu duena.
Azaroaren 9
17:00etatik 20:30etara
Liburutegiko erreferentzia gelan
Toki kopuru mugatua
Irakasleak: María Napal, Maribel Zudaire eta Irantzu Uriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakasleak.
EGITARAUA
Lantegia
17:00etan
Zientziak irakastea, beldurra emateko modukoa benetan?
Baliabiderik behar duzu zure zientzietako eskoletarako? Zure ikasleak gehiago inplikatu nahi zenituzke, gehiago ikasi eta beren gaitasun zientifikoa gara dezaten? ZTIM jarduera batean parte hartzea proposatzen dizugu (zientzia, matematika eta teknologia uztartzen dituen jarduera batean). Jarduera hori benetako ikasgelan egin litekeenaren modukoa izanen da, eta ikerkuntzan oinarrituko da; izan ere, helburua da praktikatik abiatuta metodologia horren oinarriak ezagutzea –arituz eta praktikatik hausnartuz ikastea–, bai eta zientzien irakaskuntza eraldatzeko duen ahalmena ere.
Jardunean dauden Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta NUPeko Irakasletza graduetako eta Bigarren Hezkuntzako masterreko ikasleentzat.
Toki kopuru mugatua: 25 lagun
Ezinbestekoa aurretik izena ematea
Mahai-ingurua
18:30ean
Zientziak beste modu batean irakastea inklusiboagoak izan daitezen
Eskolan zientzien irakaskuntzari ematen zaion ikuspegia erabakigarria da kulturaren eta gaitasun zientifikoen garapenean. Bereziki, neskek zientziekiko duten atxikimendurik ezaren eta emakumeen arteko bokazio zientifiko faltaren atzean egon daiteke, besteak beste. Testuinguruari buruzko datu batzuk labur aztertu ondoren, aurretiaz egindako lantegian agerian gelditutako zenbait portaera eta jarrera aztertuko ditugu, eta eztabaidatuko dugu nola laguntzen ahal duten testuinguruan kokatutako metodologia aktiboek aniztasunari hobeki erantzuten eta genero-arrakala ixten (bai eta beste batzuk ere, hala nola gaitasun edo maila sozioekonomiko desberdinen ondoriozkoa) zientziak irakasteko orduan.
Sarrera librea
Jende orori irekia, baina bereziki jardunean dauden Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta NUPeko Irakasletza graduetako eta Bigarren Hezkuntzako masterreko ikasleei zuzendua.