Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proiektuak

Bidaia Handitan abiatzen da NUP

BIDAIA HANDITAN ABIATZEN DA NUP. Literaturaren eta zinemaren bidez ekartzen ditugu gogora Gizateriaren bidaiak; gertaera historikoetara eramaten gaituzte, urruneko tokietara, gure mundu honen eta gure parte den unibertsoaren ikuskera sakonagoa izaten laguntzen diguten abenturetara.

ZERGATIK GAI HAU?

Gure planetaren eta espazioaren esplorazioa ekarri duten gertakari historiko batzuen urteurrenez eta zenbait ospakizunez baliatuz –Done Jakueren urtea, Munduari emandako Lehenbiziko Bira (1519-1522), Gizakia Ilargira iritsi izana (1969) eta beste batzuk–, hautatutako proposamenetan adituak direnak abentura handi horietaz mintzatuko zaizkigu: Donejakue Bidea, Magallaesen eta Elkanoren bidaia, munduko gailurraren konkista, poloetara egindako espedizioak eta, azkenik, espazioaren konkista.

HELBURUAK

NUPen bizitza kulturala aberastea unibertsitateko kideak literaturara eta zinemara hurbilduz, normalean edozeinentzat eta bereziki ikasleentzat erakargarriak diren zenbait gairen bitartez.;

EGITARAUA

Asteazkenetan, 19:00etan, Kondestableko Civivox

Urriaren 13a. Magallanes eta Elkano: anbizioaren ausardia. V. mendeurrena. Juan Manuel Errea Argaiz, Merkataritza ontzidiko pilotua eta Nafarroako Eskola Nautikoko zuzendaria.

Urriaren 20a. Pirinioen eta Himalaiaren artean. Pitxi Eguillor Ulzurrun, mendiko gidaria.

Urriaren 27a. Espedizioa Antartika esploratugabera 2018--19. Bizitza posible ez den tokian esploratzen Ignacio Oficialdegui López, Teknologia Eolikorako eta Fotovoltaikorako zuzendaria Acciona Energy enpresan.

Azaroaren 3a. Espazioari buruzko ametsa Javier Armentia Fructuoso, Iruñeko Planetarioko zuzendaria.

Azaroaren 10a. Lurraren bukaerarainoko bidaia (Finisterreraino): Donejakue Bidea Erdi Aroan. Eloísa Ramírez Vaquero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedraduna. . 

INFORMAZIO GEHIAGO

Sarrera librea, aretoa bete arte

Tokia: Kondestableko Civivox, ekitaldi-aretoa

Hizkuntza: hitzaldi guztiak gaztelaniaz emanen dira

Jarduera hau NUPeko Liburutegiaren Giza Zientzien Bulegoaren ekimenez eginen da