Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordukoak

NUP-eko Orkestrak emanaldi bat egin du ikasturteari amaiera emateko; NAPI-ren egoitzan izan da, Iruñean, eta publiko guztiari egon da zuzendua.

Mirari Etxeberria Guerrero biolinista euskaldunak zuzentzen du talde instrumentala, zeina ikasleek osatzen duten gehienbat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Orkestrak –ikaslez osatua gehienbat– publiko guztiari zuzendutako emanaldi batekin itxi du ikasturtea. Emanaldia Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan egin da (NAPI), hain zuzen ere lehengo unibertsitate-eskolei buruzko jardunaldien barrenean. Irakasleen unibertsitate eskola, nekazaritzako perituena, merkataritzakoa, gizarte-laguntzaileena eta erizaintzakoa dira jardunaldien ardatz, eta NUPek antolatu ditu Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Museoaren laguntzarekin. Orkestrak Mirari Etxeberria Guerrero biolinista euskalduna du buru.  

Informazio gehiago