Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Unibertsitateak Joaquim Llansó Sanjuan, Reyes Berruezo Albéniz, Olivia García Irigaray eta Esther Guibert Navaz omendu ditu eskola horien funts historikoak kontserbatzen laguntzeagatik
Gaur, osteguna, ekainak 5, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Gobernuak programa bat inauguratu dute, lehengo unibertsitate-eskolei buruzko hitzaldiek, artxibo eta dokumentu funtsen aurkezpenek, lekukotasun pertsonalek, erakusketa batek eta mahai-inguru tematikoek osatua. Mende batez baino gehiagoz Nafarroako goi mailako hezkuntzaren zutabe izan ziren eskolak, eta NUP 1987an sortu ondoren unibertsitate-egitura berrian integratuta ziren.