Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Aurtengo finala Oviedoko Unibertsitateak antolatu du, eta atzo, ekainak 5, egin zen Asturiasko hiriburuko La Salvaje aretoan
River Newt bandak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) ordezkatuz, Unibertsitateen G-9 Taldearen musika-lehiaketa irabazi zuen atzo. Finalera iritsi ziren sei taldeek parte hartu zuten finalean. Aurten Oviedoko Unibertsitateak antolatu du amaierako faseko kontzertua, eta Asturiasko hiriburuko La Salvaje areto ezagunean egin zen.
2020ko erdialdean sortutako talde nafarrak lehen sariaren 2.500 euroak eskuratu zituen. Bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren, 1.500 eta 500 euroko sariak jasota, Samuel y Los Rezagados Kantabriako Unibertsitateko ordezkaria eta Pepe Peña trío Extremadurako Unibertsitateko ordezkaria.