Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Jarduerak ekainaren 5etik 13ra bitartean eginen dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hitzaldiak, artxibo eta dokumentu funtsen aurkezpenak, lekukotasun pertsonalak, erakusketa bat eta mahai-inguru tematikoak antolatu ditu heldu den astean lehengo unibertsitate-eskolei buruz. Mende batez baino gehiagoz Nafarroako goi mailako hezkuntzaren zutabe izan ziren, eta NUP sortu ondoren unibertsitate-egitura berrian integratuta ziren. Jarduerak batez ere ekainaren 5etik 13ra bitartean garatuko dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI), eta programa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.