Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Jarduerak baditu saio presentzial eta birtualak, blog bat eta topaketak idazleekin beren lanei buruz jarduteko
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakurketa klubak hamabosgarren urteurrena du aurten. Irakurketa kluba 2010ean martxan jarri zenetik, unibertsitateko komunitateko (ikasleak, irakasleak eta langile ez-irakasleak) 400 lagunek baino gehiagok parte hartu dute bere saioetan. Egun, jarduerak bi irakurketa-talde ditu, bata presentziala eta bestea birtuala, eta hamaseina lagun dituzte. Blog batek azken urteetan ekimenean irakurritako lanak jasotzen ditu, eta idazleak ere etorri izan dira beren lanei buruz jarduteko.