Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Antzezlanak apirilaren 13ra arte eginen dira, Iturramako Civivoxean, 19:30etik aurrera, eta sarrerak euro bat balioko du
Sei unibertsitatek (Burgos, Leon, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Rey Juan Carlos, Valladolid eta Vigo) parte hartuko dute apirilaren 6tik 13ra arte NUPeko XVI. Antzerki Emanaldian. Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak antolatu du, Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Emanaldi guztiak Iturramako Civivoxean eginen dira, eta 19:30ean hasiko dira. Sarreren prezioa euro batekoa da, eta aldez aurretik izena eman behar da. Sarrerak eskuragarri daude 010 telefonoan, pamplonaescultura.es webgunean, eta aurrez aurre edozein Civivoxetan. Programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko. Antzezlanak helduentzako dira.