Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Zuzenbide Saileko lau irakaslek bultzatu dute jarduera, eta Europako desgaitasun-txartelean zentratuko da apirilaren 3an
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) “Ezagutu zure eskubideak, erabaki hobeto” hitzaldi-zikloak adinekoen eta desgaitasuna dutenen eskubideak ezagutarazten lagundu nahi du, jasan dezaketen diskriminazioari eta abusu-egoerei aurre egiteko. NUPeko Zuzenbide Saileko lau irakaslek bultzatu dute, eta hurrengo saioa apirilaren 3an, 17:00etan eginen da belaunaldien arteko lokalean (Mutiloabeiti kalea 19, Iruñea), eta Europako desgaitasun-txartela izango du ardatz. Hitzaldien programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.