Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordukoak

NUP-eko Antzerki Taldeak datorren hilean estreinatuko du Iruñean “¿Dónde vas, inocencia?” izeneko antzezlan berria

Massil Allachek idatzi eta Óscar Orzaizek zuzendu du antzezlana, eta apirilaren 12an eta 13an antzeztuko da Unibertsitateko XVI. Antzerki Emanaldian

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Antzerki Taldeak bere lan berria estreinatuko du Iruñean asteburu honetan, apirilaren 12an eta 13an: “¿Dónde vas, inocencia?”. Massil Allache de Estebanek idatzi du antzezlana eta Óscar Orzáiz Resanok zuzendu. Antzezlanak, umorez eta begirada kritikoz, inozentziaren ondorio emozionalak aztertzen ditu. Emanaldia 19:30ean izanen da bi egunetan, Iturramako Civivoxean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatutako Unibertsitateko XVI. Antzerki Emanaldiaren parte da. Sarreren prezioa euro batekoa da, eta aldez aurretik izena eman behar da. Sarrerak eskuragarri daude 010 telefonoan, pamplonaescultura.es webgunean, eta aurrez aurre edozein Civivoxetan.

Informazio gehiago