Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Azken ordukoak
Ikasleek zenbait arlotan egindako lan artistikoak nabarmendu nahi dira sari horien bidez
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2025eko Sormen Sariak banatzeko ekitaldia egin du. Edizio honetan zenbait modalitatetako hamar sari eman dira. Sari banaketa Errektoretzaren eraikinean egin da, eta, ekitaldian, Ramón Gonzalo errektorea eta Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea izan dira buru. Sari horien bidez, unibertsitateko komunitatearen jarduera artistiko eta kulturala piztu eta zabaldu nahi da, hainbat arte-eremutakoa.