Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordukoak

Julio Caro Baroja institutua, gaztelaniaz, eta Alaitz institutua, euskaraz, NUP-ek eta Nafarroako Parlamentuak antolatutako Batxilergoko XV. Eztabaida Lehiaketaren irabazleak

Hurrenez hurren Vedruna ikastetxea eta Biurdana BHI garaitu zituzten, eta hizlari hoberenen saria Clara Asensio (Navarro Villoslada BHI) eta Katalin Gorraiz (Biurdana BHI) ikasleentzat izan zen

Julio Caro Baroja BHI, gaztelaniaz, eta Alaitz BHI, euskaraz, izan dira gaur, larunbata, urriak 26, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan egin den Batxilergoko XV. Eztabaida Lehiaketaren irabazleak.  Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Foru Parlamentuak antolatu dute lehiaketa. Bigarren postuan sailkatu dira Iruñeko Vedruna ikastetxea, gaztelaniaz, eta Iruñeko Biurdana BHI, euskaraz.  Hizlari hoberenen saria ikasle hauentzat izan da: Clara Asensio Muneta, Navarro Villoslada BHIko ikaslea, gaztelaniaz; eta Katalin Gorraiz Okiñena, Biurdana BHIko ikaslea, euskaraz.

Informazio gehiago