Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordukoak

2024(e)ko irailaren 25a

NUP-ek eta Nafarroako Parlamentuak Batxilergoko XV. Eztabaida Lehiaketarako deialdia egin dute, eta gehienez ere 20 ikastetxek hartuko dute parte

Lehiaketa urriaren 25ean eta 26an eginen da, eta inskripzioak irailaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Parlamentuak Batxilergoko XV. Eztabaida Lehiaketarako deialdia egin dute, eta urriaren 25ean eta 26an eginen da. Lehiaketa honetan inskripzioa egiteko aukera dute Batxilergoko ikasketak ematen dituzten Foru Komunitateko ikastetxeek (publikoak eta itunduak). Parte hartu nahi duten ikastetxeek inprimaki bat bete behar dute erakunde akademikoaren webgunearen bidez irailaren 27a baino lehen. Gehienez ere hamasei ikastetxe lehiatuko dira gaztelaniaz, eta beste lau euskaraz, eta izena emateko hurrenkeraren arabera aukeratuko dira.

Informazio gehiago