Hasiera > Liburutegia > Zerbitzuak > Liburutegien arteko mailegua
NUPeko Liburutegian den Liburutegien arteko Mailegu Zerbitzuak aukera ematen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegian eta Iruñeko liburutegi publikoetan ez dauden dokumentuak aurkitu eta eskuratzeko (jatorrizkoak edo kopiak, kasuen arabera). Era berean, gure funtsetan dauden dokumentuak beste liburutegi eta dokumentazio-zentro batzuei uzten zaizkie, eskatzen badizkigute.
NUPeko Liburutegian den Liburutegien arteko Mailegu Zerbitzuak errespetatzen ditu bai CRUE-REBIUN sareak ezarritako akordioak (Espainiako Unibertsitateetako Liburutegien Sarea), bai IFLAren liburutegien arteko mailegu-prozeduraren oinarriak eta jarraibideak (Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa).
Zerbitzua Liburutegien arteko Maileguaren araudiaren arabera erregulatzen da.