Hasiera > Liburutegia > Zerbitzuak > Bibliografiaren erosketa
Liburutegia da Nafarroako Unibertsitate Publikoko komunitateak eskatutako edozein material bibliografiko eta dokumental, edozein euskarritan, erosteaz eta harpidetzeaz arduratzen dena. Funtsen erosketa eta harpidetza irakaskuntzaren, ikaskuntzaren eta ikerketaren beharretara egokitu behar da, bibliografiaren erosketa Araudiak erraten duen bezala.
NUPeko Liburutegian edozein aurrekontu-sailen bidez sartzen diren lan guztiak Unibertsitatearen ondare bibliografikoa osatzera pasatzen dira, ondorio guztietarako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiak eskertu egiten ditu bere bilduma aberasten eta hobetzen dituen dohantza bibliografikoak.