Hasiera > Liburutegia > Zerbitzuak > Erreprografia
Arrosadiko campuseko Liburutegiak eskaneatzeko eta fotokopiatzeko funtzio anitzeko ekipo bat du, erabilera librekoa, atarian kokatua, eta, horri esker, NUPeko liburutegietan gordetako obrak erreproduzitu daitezke irakaskuntzan edo ikerketan erabiltzeko, jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legediari jarraikiz.
Zerbitzu hau NUPeko unibertsitateko komunitatearentzat eta kanpoko erabiltzaile baimenduentzat da. Araudia betetzeko erantzukizuna erreprodukzioak egiten dituen erabiltzailearena da.