Laneko materialen bat ahaztu zaizu edo behar duzu? …. Hurbildu Arrosadiko Liburutegiko mahaira eta maileguan utziko dizugu
Liburutegiak laneko materialen mailegua jarri du unibertsitateko komunitateko kideen eskura, jarduera akademikoan lagungarriak izanen zaizkielakoan.
Honako material hauek eskaintzen dira: kalkulagailuak, erregelak, saguak, USB memoriak, sakelako telefonoen kargagailuak, ordenagailuen kargagailuak, erregletak, aurikularrak eta DVD irakurgailua. Kontsultatu hemen erabilgarritasuna.
Erabiltzeko baldintzak:
- Maileguak orduka eginen dira
- 5 material mota hartzen ahal dira maileguan aldi berean, 4 orduz
- Liburutegia ixteko 4 ordu baino gutxiago gelditzen denean egiten bada mailegua. Liburutegia itxi baino lehen itzuliko dira materialak
- Materialak mailegu mahaian eskatu eta itzuli behar dira
- Zerbitzua erabiltzeko, unibertsitate txartela, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko da, betiere argazkiduna. Materialaren mailegua norberarena eta besterenezina da
- Erabiltzaileek beren gain hartzen dute maileguan duten materialaren ardura, eta galdu edo gaizki erabiltzeagatik hondatu egiten bada, beste bat ekarri beharko dute
- Liburutegiko langileei jakinarazi beharko diete materialak ez badu behar bezala funtzionatzen
- USB memorien kasuan, informaziorik gabe itzuli beharko dira. Liburutegiak ez du izanen haietan erregistraturik gelditzen den informazioaren gaineko erantzukizunik
Arautegia ez betetzea:
Materiala galdu edo hondatuz gero, erabiltzaileak ordezkatu beharko du berdin-berdina den edo antzeko ezaugarriak dituen beste batekin. Baldintza hori betetzen ez duen bitartean, mailegu zerbitzutik kanpo geldituko da.