Hasiera > Liburutegia > Zerbitzuak > Liburutegien arteko mailegua > Liburutegiak eta dokumentazio zentroak
Nazioko edo atzerriko liburutegiek eta dokumentazio zentroek Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiko dokumentuak (jatorrizkoak edo erreprodukzioak, kasuaren arabera) eskatzen ahal dituzte, liburutegi arteko maileguaren bidez.
Dokumentuak kulturaren edo zientziaren arloko ikerketa pertsonal bat egiteko direnean ematen dira soil-soilik. Erabiltzailea da dokumentu horien erabileraren erantzulea Jabetza Intelektualari buruzko Legearekin bat etorriz (Jabetza Intelektualari buruzko 1/1996 ED).
NUPLko Liburutegien arteko Mailegurako Zerbitzuak gorde egiten ditu CRUE-Rebiunek (Espainiako Unibertsitate Liburutegien Sarea) hartutako erabakiak eta IFLAren (Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa) liburutegien arteko mailegu prozeduraren printzipio eta jarraibideak.
NOLA EMAN ALTA ZERBITZUAN
Liburutegi edo dokumentazio zentro bat oraindik ez bada zerbitzuaren erabiltzailea, zerbitzuaren erabiltzaile izateko eskaera aurkeztu behar da behin bakarrik, posta elektronikoaren bidez, eta liburutegia edo dokumentazio zentroa behar bezala identifikatzeko beharrezkoak diren datu guztiak eman behar dira: Izena, helbidea, arduraduna, posta elektronikoa, telefonoa eta IFK.
Dokumentuak bi bidetatik eskatuko dira:
Dokumentu bat liburutegietan dagoen egiaztatzeko, liburutegien katalogoetan kontsulta egin behar da aurretiaz:
Jatorrizko agirien, paperezko liburuen edo bestelako euskarriko liburuen mailegua denean, mezulari-zerbitzuen bidez igorriko ditugu. Agiriaren itzulketa ere mezulari-zerbitzuen bidez edo posta ziurtatuaren bidez egin behar da, betiere bigungarriarekin bilduta.
Mailegu epea hilabetekoa da jasotzen denetik. Epe hori luza daiteke, betiere aldez aurretik eskaera eginda, eta beste erabiltzaileren batek ez badu dokumentu horretarako erreserba egin.
Tesiak inprimaki batekin batera igortzen dira. Tesia kontsultatuko duenak inprimaki hori bete behar du hitza emanez soilik ikerketarako edo azterketa pribatuetarako erabiliko duela, eta testuaren kakotx arteko aipamen laburrak besterik ez dituela erreproduzituko, egilea eta iturria adierazita.
Posta-helbidea
Liburutegien arteko Mailegu Zerbitzua (Dokumentuak Eskuratzeko Bulegoa)
Liburutegia
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa s/n
31006 Iruñea (Nafarroa)
Telefonoa
(0034) 948 16 90 68
(0034) 948 16 96 65
Posta elektronikoa