Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Irakasleak

Beharrezkoa da egiaztatzea eskatutako agiriak ez daudela liburutegian, katalogoan kontsulta eginez.

Honakoak eska daitezke:

  • Argitalpen unitarioak (monografiak, biltzarretako aktak, estatistikak, hiztegiak, eta abar) euskarria edozein dela ere salbu programa informatikoak
  • Aldizkako argitalpenen urte atzeratuak
  • Aldizkako argitalpenen harpidetzarako iradokizuna

Maiz egiten diren galderak

 

Partes de este texto:

Liburuak nola erosi

Graduko eta graduondoko ikasleentzat gomendatzen den bibliografia

Liburutegia arduratzen da graduko eta graduondoko ikasleentzat gomendatzen den bibliografia erosteaz.

Liburutegiko Katalogoan aukera dago kontsultatzeko gomendatzen den bibliografia titulazioka eta irakasgaika.

Erosketa eskaera egiteko, ikasleentzat gomendatutako liburuak erosteko inprimakia betetzea aholkatzen da. Inprimakia Argitalpen Bakarretako Bulegora bidaliko da.

Irakaskuntzarako eta ikerketarako bibliografia

Liburuak erosteko aurrekontu-sailak zentralizatuta daude eta liburutegia da aurrekontu-sail horien kargura erosi nahi diren argitalpen guztiak erosteko arduraduna.

Kontuan hartuko dira Sail bakoitzari esleitutako aurrekontuak ezartzen dituen aurrekontu-betetzearen arauak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren urte bakoitzerako Aurrekontuak Betetzeko eta Likidatzeko arauak, non epe muga bat ezartzen baita bibliografia erosteko eskaerak jasotzeko.

Erosketa eskaera egiteko, irakaskuntzarako eta ikerketarako bibliografia erosteko eskaera inprimakia jaitsi eta igorri behar da Arrosadiko Liburutegiaren Banakako Argitalpenen Bulegora. Beharrezkoa da gastuaren ardura eta baimena duen pertsonaren sinadura.


Aldizkariak


Edozein aldizkariren harpidetza egitea iradoki daiteke. Liburutegiak eskaerei erantzungo die beti ere unibertsitateko komunitatearentzat interesgarriak badira eta aurrekontuko baliabideen arabera.

Aldizkariak iradokitzeko, erosteko iradokizunaren inprimakia bete behar da, aldizkaria aukera hautatuz.

Subir

Eskaerak jaso eta haien jarraipena

Zure eskaeren egoera kontsultatzeko aukera daukazu Nire Liburutegia gune pertsonalean identifikatuz.

Subir

Harremanetarako

Banakako Argitalpenen Bulegoa
Unibertsitateko Liburutegia
Arrosadiko campusa
biblioteca.adquisiciones@unavarra.es
Tel.: 948 169062
 

Aldizkari Zientifikoen Bulegoa
Unibertsitateko Liburutegia
Arrosadiko campusa
biblioteca.revistas@unavarra.es
Tel.: 948 169067

Subir

Inprimakiak

Ikasleentzako bibliografia gomendatua erosteko eskaera

Irakaskuntzarako bibliografia erosteko eskaera

 

Subir

UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako Campusa
Tarazonako etorbidea z.g.
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Osasun Zientzietako Campusa
Barañaingo etorbidea z.g.
31008 Iruñea
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Whatsapp Kontsultak