Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) udako 15 ikastaro eskaini ditu aurten, eta ekainaren bukaeran abiatuko dira, monografiko hauekin: “Emergencia climática: retos actuales y estrategias de adaptación” (ekainaren 28tik uztailaren 1era) eta “Retos éticos de la actualidad” (ekainaren 29tik uztailaren 1era). Izena emateko epea zabalik dago jada, eta monografikoen edukiak eta prezioak NUPeko Udako Ikastaroen webgunean kontsultatzen ahal dira.

zoom CursosVerano

NUP.

Ikastaroak urrira arte eginen dira, eta eskaintza osoa bi multzotan dago banatua. Alde batetik, zortzi prestakuntza-ekintza daude Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen barnean. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du ekimena, erkidegoko bi unibertsitate presentzialekin (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea) eta UHUNen Iruñeko eta Tuterako zentro elkartuekin lankidetzan. Gainerako ikastaroak berekiak ditu NUPek, eta zenbait erakunde lokal eta sozialekin lankidetzan antolatzen ditu. 

Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen eskaintza osoa

Arestian aipatutako “Retos éticos de la actualidad” ikastaroaz gain, honako hauek osatzen dute Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen eskaintza: “El estudio del suelo en campo” (uztailaren 27tik irailaren 14ra), zeinak NUPen egitekoa den prestakuntza teorikoaz gain lantegi praktikoak izanen baititu Allinen, Metautenen, Aiegin, Lanan eta Zuñigan; “Inteligencia emocional y gestión del estrés para una vida saludable” (Iruñean, abuztuaren 2tik 5era), “El viaje del bienestar por territorios de proximidad y sostenibilidad” (abuztuaren 23tik 27ra) eta “Érase una vez… las enfermedades raras” (abuztuaren 30ean eta 31n). 

Irailean, ikastaro hauen bigarren edizioa eginen da: “Ikasgelan STEM bokazioak pizteko baliabideak” (abuztuaren 31tik irailaren 2ra), “Miradas urbanas. La mirada vista desde el arte” (7tik 9ra) eta “Estrategias de la Unión Europea encaminadas a alcanzar los objetivos de desarrollo sostenible: educación, energía, agricultura y patrimonio rural”, hilaren 11n.

NUPeko ikastaroak

Bestalde, hauek dira NUPek antolatu eta Iruñeko Udalarekin eta beste enpresa eta entitate batzuekin lankidetzan finantzatzen dituen ikastaroak: “Retos de mujeres. Género y educación en la España contemporánea” (uztailaren 1ean eta 2an, Corellako Kultur Etxean), eta, abuztuan, “El sonido del Universo: Música, estrellas y tradiciones populares” (Uxuen, 7an eta 8an), “El sistema capitalista a juicio: crisis medioambiental y colapsos” (25ean eta 26an) eta “Ujué, universidad del reino: ciencia para todo género de artes” (28an eta 29an). Irailean, berriz, “Biodiversidad, interacciones bióticas y funciones ecosistémicas” monografikoa emanen da.  Gainera, Lodosako Udalarekin lankidetzan Ángel Martínez Baigorriren poesiari buruz antolaturiko ikastaro bat gehitu zaio eskaintzari, baina datak zehaztu gabe daude oraindik.