• ES
  • EU


Kultura

Hasiera/ Kultura/ Kultura gelak/ Argibide orokorrak

Argibide orokorrak


Cursos culturales

Informazio orokorra

Nork eman dezakeen izena: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Ikaspostu kopurua eskaera kopurua baino handiagoa bada, lehentasun hurrenkera hau da: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), Unibertsitatearen Adiskideak eta Ikasle Ohiak programetako kideak, eta gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera.

Inskripzioa egiteko egunak:

Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat:

1. seihilekoa: irailaren 1etik aurrera.

2. seihilekoa: urtarrilaren 8tik aurrera.

Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat eta Unibertsitatetik kanpokoentzat:

1. seihilekoa: irailaren 15tik aurrera.

2. seihilekoa: urtarrilaren 22tik aurrera.

Ikastaroa ez da emango izena eman dutenen kopurua nahikoa ez bada.

Ikastaroen prezioa:

Ikastaroen prezioa
  25 ordura artekoak 25etik gora ordukoak
Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak 61 euro 83 euro
Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat* 63 euro 86 euro
Ikasle ohientzat (Alumni programa) 75 euro 104 euro
Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa) 89 euro 124 euro
Kanpokoak 99 euro 137 euro

* Gizarte Kontseiluko kideak eta Unibertsitate Gizarte Fundaziokoak, titulu berekietako ikasleak, Unibertsitatetik erretiratuak eta Iruñean lan egiteko G9 Taldeak kontratatuak

Ordaintzeko modua: banku txartelaren bidez, matrikula egiterakoan.

Kredituak aitortzea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.

Argibide gehiago eskuratu edo inskripzioa egin nahi izanez gero:

Arrosadiko Campusa - Iruñea
Kultura Jarduerak
Ikasgelategiko 019. ikasgela
948 16 89 72 / 948 16 84 78
8:30etik 14:30era

Tuterako campusa
Argibideak
948 41 78 00.
8:30etik 14:30era

actividades.culturales@unavarra.es
www1.unavarra.es/cultura