Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Unibertsitateko Eztabaida Liga

NUPeko XXIV. Unibertsitateko Eztabaida Liga

Unibertsitateko Eztabaida Ligaren helburua ikasleek jendaurrean elkarrizketak izatea eta ideiak konfrontatzea da, hala elkarbizitza lantzeko eta informazioa bilatzeko, analisirako, ahozko adierazpenerako, talde lanerako eta erantzuteko azkartasunerako gaitasun pertsonalak garatzeko.

Partes de este texto:

Gaia

Edizio honetan (2024/2025) hau izanen da eztabaidagaia:

Prest al daude europar herrialdeak klima-aldaketak ekar ditzakeen hondamendi naturalei behar bezala erantzuteko? 

Subir

Parte hartzeko baldintzak

Parte-hartzaileek Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu edo master ofizial bateko ikasleak izan behar dute.

Lehenbiziko saria irabaziz gero, ECTS kreditu bana emanen zaie ikasleei. Kredituak graduko espediente akademikoan sartzeko, dagokien prezio publikoa ordaindu beharko dute ikasleek.

G9ko Taldearen Unibertsitate arteko Eztabaida Liga

Lehenbiziko saria irabazten duen taldeak G9 Taldearen Unibertsitateko XIV Eztabaida Ligan  hartuko du parte, Vitoria-Gasteizen, 2025ko apririlaren 2etik 4era, eta taldekideetako bat NUPen ordezkaria izanen da G9 Taldearen Mintzaldi Torneoan.

 

Subir

Eguna eta tokia

Eguna: 2025ko martxoaren 14an, 16:00etatik 21:00ak arte.

Tokia: IITIGMETeko ekitaldi aretoa (Haginak eraikina, Arrosadiko campusa)

 

 

Subir

Sariak

1. saria: 650 euro.

2. saria: 300 euro.

3. saria: 150 euro.

Halako sariak Nafarroan ondare-irabazpentzat jotzen dira, eta ez dute atxikipenik, ez baitira joko, lehiaketa edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak

Sariak esleitzeko behin-behineko ebazpena ohol elektronikoan argitaratuko da: Sarituen behin-behineko zerrenda. Ebazpen horren kontra, interesdunek zilegi izanen dute erreklamazioa aurkeztea 5 egun balioduneko epean, hura argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, modalitate bakoitzeko sarien behin betiko ebazpena onetsiko da.

Ekitaldi publikoa eginen da sariak banatzeko. Saritutako lehiakideek berek edo haien ordezkariek joan behar dute ekitaldira.

Subir

Inskripzioa

Epea: 2025ko martxoaren 6ko 14:00ak arte

IZEN-EMATEA egoitza elekronikoan

Eskaera Unibertsitateko egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu behar da.

Lehiakideek elkarrekin aurkezten ahalko dute inprimakia, dagoeneko osatutako eztabaida-talde gisara, edo eskaera banaka egin, banakako eskaera egin duten beste lagun batzuekin batera eztabaida-taldea osatzeko.

Subir

Araudia

Oinarriak
 

Unibertsitateen G9 Taldearen Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren Erregelamendua
 

       

Subir

Saridunak

2025eko irabazleak:

Sarituen behin-behineko zerrendaren ebazpena

Sarituen behin betiko zerrendaren ebazpena

  1. saria: Paula Calvo Bayon, Fermín Pascual Salinas y Oumy Samb Diagne.

  2. saria: Adrían Ruiz Elvira, Ángela González Ruiz, Flor Claudia Etayo del Carmen y Oihane Zabalegui Murugarren.

  3. saria: Daniel Álvaro Bueno, Víctor López Valero, María Sánchez Francés y Elisaveta Tatarintseva.

 

Diskurtso hobea: Adrían Ruiz Elvira

Subir

Argazkien galeria

-- 2025eko argazkien galeria

 


Talde, epaimahai eta ordezkari instituzionalak 2025eko edizioan

 

Subir