Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Zerbitzuen kartak

Zerbitzuen Kartak administrazio publikoek egiten dituzten dokumentuak dira, erabiltzaileei hauen berri emateko helburua dutenak: zer zerbitzu ematen duten eta zer baldintzatan, eta zer kalitate-mailarekin konprometitzen diren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak kudeaketarako eta kalitatea hobetzeko oinarrizko tresnatzat hartzen ditu Zerbitzuen Kartak, eta, 2012az geroztik, haiek diseinatzen dihardu atal eta zerbitzu administratiboei atxikitako zenbait kudeaketa-unitaterekin.

Ondoz ondoko plan estrategikoetan adierazi den moduan, eutsi egiten diogu Zerbitzuen Kartak pixkanaka kudeaketa-unitateetan ezartzeko konpromisoari.

Antolaketaren eta Kalitatearen Unitateak aholkularitza ematen du Zerbitzuen Kartak prestatzeko eta haien jarraipena egiteko. Horretarako, PCCS 01 “Zerbitzuen Karten Diseinua” prozedura sortu du, eta bertan xehetasunez adierazten du zer pauso eman behar diren, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuen Kartak prestatzeko informazio guztia ere.

Halaber, PCCS 02 “Zerbitzuen Karten Jarraipena” prozedura ere sortu du, eta bertan Kartak ezarri ondoren emaitzen urteroko jarraipena egiteko jarraibideak ematen dira, eta haiek nola eguneratu azaltzen da.

Zerbitzuen Kartak zenbait kudeaketa-unitatetan ezarri ondoren, erabiltzaileei gogobetetasun-galdetegiak egin zaizkie Unibertsitateak ematen dituen zerbitzuekin zenbateraino dauden pozik jakiteko eta hobekuntza-arloak identifikatzeko.

PCCS 03 “Kudeaketa-unitateek emandako zerbitzuen gogobetetasun-mailaren galdetegiak” izeneko prozedurak aditzera ematen du Unibertsitateak nola biltzen duen informazioa erabiltzaileek haren zerbitzuekin duten gogobetetasun-mailari buruz.

Orain arte egindako galdetegien emaitza orokorrak koadro honetan daude eskuragai.

 

PCCS 01 Zerbitzuen Karten Diseinua

PCCS 02 Zerbitzuen Karten Jarraipena

PCCS 03 Erabiltzaileek zerbitzuekin duten gogobetetasun-mailari buruzko galdetegiak

 

Zerbitzuen Kartak

Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoak Zerbitzuen Karta hauek ditu: