Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Posta bezeroak

Partes de este texto:

Web bidezko posta

Posta iragazkiak

Web bidezko postaren plataformak aukera ematen du karpetak sortzeko posta antolatzeko. Halaber, aukera dago iragazkiak sortzeko posta automatikoki antolatzeko dagozkien karpetetan. Hori egiteko, nahikoa da hona joatea:  Aukerak -> Mezu iragazkiak.
Han beste iragazki bat sortzen ahalko duzu (ikonoa + berdea), bai eta dauden iragazkien zerrenda ikusi ere. Orrialdearen behealdean, gorriz itzaleztatuta, adibide bat duzu. "Dauden Iragazkien" zerrendan kentzen ahalko dituzu (ikonoa - gorria), bai eta aldatu ere (ikonoa disko beltza).

Iragazkiak sortzean adierazpen errregularrak erabiltzen ahal dituzu Matches Regex aukeratuz konkordantzia irizpide gisa. Hauek dira beste konkordantzia irizpide batzuk:  "dauka" (Contains), "honekin hasten da" (Begins with), "honekin amaitzen da" (Ends with) eta "Bat dator honekin" (Is Exactly). Hauek dira mezuak sailkatzeko erabiltzen ahal diren elementuak: "bidaltzailea" (Nork), "hartzailea" (Norentzat, Norentzat edo Cc, Cc), Mezuaren edukia (edukia), "edozein goiburu" (AnyHeader, hau da, Norentzat, Nork, Cc... ).
Iragazki bat sortzen duzun bakoitzean, lehendabizi egiaztatu iragazkiak izatea espero duzun jokaera bat datorrela egiazko jokaerarekin.

Erantzun automatikoko mezuak

Erantzun automatikoko mezu bat sortzen ahal duzu lanean ez zauden denboran (oporrak, bajak, etab.) sistemak automatikoki erantzun diezaien idazten dizutenei. Erabiltzeko, zoaz hona: Aukerak -> Erantzun automatikoa. Erantzun automatikoak aktibatzeko gehituko den iragazkia agertzen da han. “Aktibatu erantzuna” botoia sakatu besterik ez da egin behar.
Une horretatik aurrera erantzun automatiko bat bidaltzen da iristen zaizun mezu bakoitzera. Gaia eta erantzuteko mezua ikusten eta aldatzen ahal dituzu. Aldatzen baduzu, ez ahaztu eskuineko aldeko botoia sakatzea: "Gorde aldaketak". Aldaketarik egiten baduzu eta haiek gordetzen ez badituzu, ez dute eraginik izanen.
Gordetzeko botoiaren azpian, bada beste bat erantzun automatikoa desaktibatzeko aukera ematen duena. Azpian ikusiko duzu zein datatan aktibatu zen.

Epemuga

Erantzuteko mezuak “Epemuga” laukitxoan aipatzen den egun-orduetan desaktibatuko dira. Laukitxoan ageri den data iraganekoa bada, erantzuna jada ez dago aktibatuta. Askatasuna duzu nahiago dituzun egun-orduak aukeratzeko. Erantzunak desaktibatzeko erantzukizuna zurea da. Akatsak saihesteko, data tekleatu ordez, kaxan klik egitean agertzen diren aukeretako bat hautatu behar duzu. Urtea aldatu nahi baduzu, 4 zutabeko matrize bat agertuko da, urteari dagozkion guarismoak banan-banan alda ditzazun.
Beheko laukian ("Hona bidalitako erantzunak:"), erantzun zaien mezuen posta helbideak agertzen dira.
Iragazkien zerrendara itzultzen bazara (gorago azaldua), lehendabizi beste iragazki bat agertuko da, erantzun automatikoei dagokiena. Iragazki hori kentzeak erantzunak desaktibatzea dakar. 

Posta guztia birbideratzea

Posta guztia beste kontu batera bidaltzen ahal duzu iragazki bat erabilita. Adibide bat duzu iragazkien zerrendaren amaieran tonu gorrietan nabarmendurik. destinoa@unavarra.es helbidearen ordez posta bidaltzea nahi duzun kontua jarri behar duzu.