Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Urrutiko laguntza

Urrutiko laguntzaren bidez konfiantzako teknikari bat zure ekipora konektatu eta erabiltzaileak duen edozein gorabehera edo zalantza argitzen laguntzen du, erabiltzailea bertan dela, lagungarri.

Birtualki, erabiltzailea altxatu, jarlekua teknikariari utzi eta teknikariak ekipoaren kontrola –teklatuarena eta saguarena– bere gain hartzearen baliokidea da eta horren antzeko zerbait simulatzen du. Bitartean, erabiltzailea aldamenean eseri eta teknikaria zer egiten ari den ikusten du.  Egiatan, erabiltzailea eta teknikaria nor bere postuan daude eserita, eta teknikariak leiho batean ikusten du erabiltzailearen ekipoaren pantaila orokorra. Erabiltzaileak bere teklatua eta sagua ere erabiltzen ahal ditu urrutiko laguntzan.

Hori dela eta, erabiltzaileak ikusten duena ikusten du beti teknikariak, baita ekipoa blokeatuta badago ere. Kasu zehatz horretan, ekipoa blokeatuta ikusiko dute teknikariak eta erabiltzaileak. Urrutitik desblokeatzeko, teknikariak erabiltzaile izen eta pasahitz baliozkoak idatzi behar ditu, erabiltzailearen jarlekuan eseriz gero egin behar lukeen bezala.

Konexioa ezartzeko, teknikariari ID bat eta pasahitz bat eman behar zaizkio, ekipoan programa txiki bat exekutatzean sortzen direnak.

Esteka honen bidez programa deskargatu, D unitatean kopiatu eta exekutatzen ahal da (ezinbesteko baldintza da urrutiko laguntza izateko).

https://get.teamviewer.com/si-upna