Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Buddy programa

Buddy programa diseinatu da Iruñera eta Nafarroako Unibertsitate Publikora iristen zarenean erraz egokitu zaitezen. Nafarroako Unibertsitate Publikora iritsi baino egun batzuk lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure buddyaren datuekin. Une horretatik aurrera harekin harremanetan jartzeko aukera izanen duzu, eta laguntza emanen dizu ostatua bilatzeko, hiria ezagutzeko, etab.

Interesaturik bazaude, idatzi mesedez helbide honetara: programa.buddy@unavarra.es

Programa honetatik, Iruñeko Erasmus Elkartea (AEP) eratzeko ekimena sortu zen, programari jarraipena emateko eta beste jarduera batzuk egiteko. Elkarte horrek zure interesekoa izan daitekeen laguntza eta informazioa emanen dizu; jarri harremanetan haiekin Facebook bidez.

Programa horretan parte hartzen dutenak truke-programaren batean egondako NUPeko ikasleak dira, eta, hortaz, oso ongi dakite zer sentitzen ahal duen nazioarteko ikasle batek beste herrialde batera iristen denean.

Nazioarteko ikasle bakoitzak buddy bat izateko aukera izanen du, baita Iruñera iritsi aurretik ere, eta Iruñera etortzearekin eta bertan eginen duen egonaldiarekin lotutako zeinahi galdera egiten ahalko dio. Buddyek batez ere egonaldiarekin lotutako zeinahi kontu egiten lagunduko dizute, hala nola ostatua bilatzen, hiria ezagutzen, unibertsitateko matrikula egiten, etab.