Hasiera > Nazioarteko harremanak eta Lankidetza > Nazioarteko harremanak eta mugikortasuna > NUPeko ikasleak > Mugikortasun birtualerako deialdia
Mugikortasun birtualerako deialdia 2024/25, 2. seihilekoa
1. ESKAERA EGIN AURRETIK | Helburua Norentzat? Zer irakasgai eskaintzen ditugu Ikasleak hautatzeko iripideak Deialdiaren oinarriak |
2. ESKAERA |
Eskaerak |
3. ONARTUEN ZERRENDAK | Onartuen eta hautatuen zerrenda |
4. BETEBEHARRAK | Onartzea edo uko egitea Ikasketa-konpromisoa |
Deialdi honen helburua NUPeko ikasleak hautatzea da, 2024/2025 ikasturteako bigarren seihilekoan UNITA Unibertsitate Europarraren Erasmus proiektuko mugikortasun birtualaren programan parte har dezaten.
2024-2025 ikasturtean NUPeko graduko, unibertsitate masterreko edo doktoregoko ikasketa ofizialetan arduraldi osoan matrikulatuta dauden ikasleentzat.
Horretaz gain, graduko ikasleek, eskaera aurkezten duten unean, ECTS kopuru hau izan behar dute gaindituta:
Hizkuntza ikastaroetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango baldintza hau betetzea.
ZER IRAKASGAI ESKAINTZEN DITUGU?
IKASLEAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
Hautaketa egiteko, eskatzaile bakoitzaren batez besteko nota eta lehentasun ordena hartuko dira kontuan.
Mugikortasun birtualean eskaintzen dugun irakasgai bakoitzeko, ikaspostu bakarra emanen da.
Irakasgai bereko plaza gehiago esleitu ahal izango dira, baldin eta irakasgai horretan plazak hutsik geratzen badira.
Epea: Azaroaren 8tik 21era.
Behin-behineko zerrenda: 2024/11/26
Erreklamazioak: Azaroaren 27tik abenduaren 13ra
Behin betiko zerrenda: 2024/12/20
Ikaspostua onartzea edo hari uko egitea: Urtarrilaren 9tik 14ra
Ikasleak esteka honetan onartu uko egin behar du ikaspostua:
Hautatutako ikasleek mugikortasuneko arduradun akademikoaren aholkularitzarekin eta oniritziarekin ikasketa-konpromiso bat egin beharko dute. Konpromiso horretan, helmugako unibertsitatean mugikortasun birtualean ikasiko dituzten ikasgaiak eta NUPeko ikasketa-planeko irakasgaiekiko erantzunkidetasuna jasoko dira.
Gomendatzen da aldez aurretik ikastetxeko nazioarteko mugikortasunaren arduradun akademikoari kontsultatzea NUPek aitortu ahal izango dituen irakasgaiak. Aintzatestea ezinezkoa bada, graduko ikasleek prestakuntza osagarriko kredituak lortu ahal izango dituzte.
Deialdi honetan parte hartzeak ezin izango du aldatu 2024/2025 ikasturtean dagoen ikasketa-konpromisoa mugikortasuneko ikasleen kasuan.
HARREMANETARAKO
UNITA Bulegoa
Telefonoa: 948 168919