Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Sarbide eskaerak

Informazio publikoaren eskaerak honela egin daitezke:

  • Mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: transparencia@unavarra.es
  • Aurrez aurre, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistro gaietan laguntza emateko bulegoan.
  • Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro bulegotan.

Eskabideak honako hauek jaso beharko ditu:

  • Eskatzailearen identitatea.
  • Zein den eskatzen den informazioa, zehatz adierazia.
  • Eskatzen den informazioa zer modu eta formatutan eskuratu nahi den.
  • Harremanetarako helbide baliodun bat, eskabideari buruzko jakinarazpenak helbide horretara bidaltzeko.
  • Nahi izanez gero, eskaeraren arrazoiak azaltzen ahalko ditu eskatzaileak.

Informazio publikoa eskuratzeari buruzko berariazko edo ustezko ebazpenen aurka, zilegi izanen da, aukeran, aurretiazko erreklamazioa jartzea Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluan.