Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Informazioa eskuratzeko eskubidea

Edozein pertsona fisiko edo juridikok du informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, muga bakarrak Legean jasotakoak izanik eta eskaera arrazoitu beharrik gabe.

Hau da informazio publikoa: Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 2018ko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean aipatzen diren administrazio publikoek sortutako edo administrazio publiko horien jabetzako informazioa, edozein euskarri eta adierazpidetakoa.

Mugak

Informazioa eskuratzeko eskubideak muga batzuk ditu, legeen artikulu hauetan jasoak: Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 2013ko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 14. artikulua eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 2018ko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 31. artikulua. Artikulu horiek diotenez, informazioa eskuratzeko eskubidea mugatua dago hauei kalte egiten badie:

  • Segurtasun nazionalari.
  • Defentsari.
  • Kanpo-harremanei.
  • Segurtasun publikoari.
  • Arlo penalaren, administratiboaren edo diziplinarioaren arloko arau-hausteen prebentzioari, ikerketari eta zigorrari.
  • Prozesu judizialetako aldeen berdintasunari eta benetako babes judizialari.
  • Zaintzako, ikuskaritzako eta kontroleko funtzio administratiboei.
  • Interes ekonomiko eta komertzialei.
  • Politika ekonomiko eta monetarioari.
  • Sekretu profesionalari eta jabetza intelektual eta industrialari.
  • Erabakiak hartzeko prozesuetan eskatzen den konfidentzialtasuna edo sekretua ziurtatzeari.
  • Ingurumena babesteari.
  • Datu pertsonalak babesteari.

Ez onartzeko arrazoiak

Artikulu hauek ezartzen dituzte eskaerak ez onartzeko arrazoiak: Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 2013ko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 18.1. artikuluak eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 2018ko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 37. artikuluak. Eskaerak ez dira onartuko kasu hauetan:

  • Eskatzen duten informazioa informazioa eskuratzeko eskubidetik kanpo uzten badu legeak. 
  • Eskatzen duten informazioa ez bada entitate hartzailearen boterekoa eta ez badugu garbi noren eskumena den.
  • Kontsulta juridikoen erantzunei buruzko informazioa edo txostenak edo irizpenak egitea eskatzen badute.
  • Eskaerak gehiegizkotzat jotzen badira nabarmen arrazoigabeak edo errepikakorrak direlako edo eskubidearen abusua egiten dutelako.
  • Eskatzen duten informazioa prestaketa-dokumentazioari, erabat prestatu gabe dagoen materialari edo amaitu gabeko dokumentu edo datuei buruzkoa bada eta ez badaude administrazio-espedientean sartuak.
  • Eskatzen duten informazioa osagarria bada, hala nola garrantzi publikorik edo interes publikorik ez duten oharrak, zirriborroak, iritziak, barne-erabilerarako laburpenak edo barne-komunikazioak. Ez dira halakotzat hartzen hauek: txosten juridikoak, teknikoak, ekonomikoak eta bestelakoak, espedientearen parte direnak edo ebazpenekin eta beste administrazio-egintza batzuekin lotura dutenak.
  • Eskatzen den informazioa dibulgatzeko beharrezkoa baldin bada informazioa aurretik lantzea.