Hasiera > Ikertzaileen Gau Europarra > Gau Europarra > Aurreko edizioak > 2021 > Zientziazko ibilaldiak
Data: Ostirala, irailak 24
Saioak: 16 ordu (euskeraz) - 18 ordu
Iraupena: 1,5 ordu
Aforoa: 15 pertsona
Topagunea: NUP. Arrosadiko campusa. Kafetegiko atea.
Hondakinak zaborrera bota eta planetaren baliabideak xahutzen ari gara. Ez da batere zentzuzkoa eta planetak sufritu egiten du!
Ekarri zure etxeko zabor organikoa (zaborrontzi marroikoa) eta arropa erosoa. Konposta neurtu, eta zetabetik pasatuko dugu; konpost testak egin, eta landare edergarriak landatuko ditugu. Denbora tarte atsegina pasatuko duzu, eta, gainera, zure konposta eramanen duzu etxera, baita ongarri organiko likidoa eta lorontzi eta loreak ere. Horrela, zure etxeko landare eder eta osasuntsuak ikusten dituzun bakoitzean, aise oroituko zara zer gauza erraz eta politak egiten ahal diren zenbaitek zabor deitzen duten horrekin. Landareak, nahiago baduzu, Praktiketarako Etxaldeko berotegietan uzten ahal dituzu.
NUPen, azken urteotan, jantokiko sukaldeko hondakin organikoak aprobetxatzen ditugu, eta, konpostaje komunitarioaren bitartez, ongarri organiko bihurtzen ditugu gerora barazkiak eta loreak lantzeko. Gainera, campusean berean egiten dugu hori, zaborra biltzeko eta garraiatzeko kamioi handien premiarik gabe. Lan zentzuzkoa, jasangarria, erraza, segurua eta merkea! Konposta egiteko prozesua nolakoa den eta konposta nola egiten den ikastea erraza da. Aprobetxatu KANPUSTAJE proiektua ezagutzeko aukera.
Ikerketa taldea: Green Circular Economy
IKERTZAILEAK
![]() |
Natxo Irigoien Ekonomia Zirkularra + profila |
![]() |
Mike Stinavage Ekonomia Zirkularra Fulbright Grant NYC USA |