Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunetarako prestakuntza

Garapen jasangarrirako gaitasunetako prestakuntza

Aurkezpena

Eman izena NUPeko masterreko ikasleei edo 30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko graduko ikasleei zuzentzen zaie batez ere
Prestakuntza udazkeneko seihilekoan eta udaberriko seihilekoan Modalitatea: erdi-prensentziala
Kontsultatu ordutegia “Inskripzioa” estekan. Prezioa 19,90 € (ECTS bakoitzeko)
10 eta 19 ECTS bitarte egiten badituzu, aukera izanen duzu Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko(1) Aukera duzu ikastaroak prestakuntza osagarriko kreditu gisa aitortzeko(2)

Irekiak daude gure gizartean egiturazko aldaketarako zenbait dinamika sakon. Klima aldaketaren ondorioak, pobretasuna handitzea, gizonen eta emakumeen arteko bereizkeria, migrazio prozesuak eta gaixotasun berriak dira gure gizarteak aurrean dituen desafioetako batzuk.

Gure sistemaren joerak sakon ezagutzeak ikuspegi zabala ematen digu ekintzaile eta laguntzaile izateko eta nonahitik ekarpenak egiteko, toki horretatik ere modu positiboan hazteko eta etorkizun hobea sortzen laguntzeko.

Garapen jasangarrirako zeharkako gaitasunei buruzko zortzi ikastaro diseinatu ditugu horretarako. Geroko belaunaldiak arriskuan jarri gabe gaurko gizartearen beharrei erantzuten laguntzen diena da garapen jasangarria, ingurumena errespetatzeko eta jendearen ongizatea ziurtatzeko bermea ere ematen duena. 

Etorkizuna ziurtatua dute garapen jasangarriaren ikuspegi horretan ongi errotzen diren lan proiektuek.

30 ECTS gaindituak dituzten NUPeko zeinahi gradutako ikasleei edo masterreko ikasleei zuzentzen zaie programa.


(1) Hauek dira Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren titulua lortzeko betebeharrak:

  1. NUPen ikasten zauden bitartean Zeharkako Gaitasun Profesionaletako Unibertsitateko Espezialistaren 10 eta 19 ikastaro bitarte gainditzea.
  2. Gutxienez multzo bakoitzeko 3 ikastaro egitea. Hauek dira multzoak: garapen pertsonala, alderdi digitalak eta garapen jasangarria.
  3. Graduko titulua eskuratzea.
  4. Titulu berekia eman diezazutela eskatzea eta dagozkion tasak ordaintzea.

(2) Prestakuntza osagarriko unibertsitate jarduerengatiko kredituak aitortzeko prozedura.


UPNAPASS


Laguntzaileak: