Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Tuterako campusa
Egunak: maiatzaren 6tik 24ra. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara.
Tokia: Tuterako campusa, NUP.
Informazioa: “Inor ez dadila atzean gelditu” leloarekin abiatu zen 2015. urtean 2030 Agenda. Agendaren xedea Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez (GJH) “pertsona babesgabeak ahalduntzea” da, esaterako ihes egitera behartutako 114 milioitik gora pertsonak. Testuinguru horretan, ACNURen Espainiako Batzordeak, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzarekin lankidetzan, “UNIRefugees: ez utzi inor atzean” izeneko proiektua gauzatzen ari da aurten, Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta.
Esku-hartze horren barnean, Brian Sokol fotokazetari estatubatuarrak egindako zuri-beltzeko argazki batzuk hautatu dira errefuxiatuen eta desplazatuen egoera ikusarazteko eta pertsona horiek ez daitezen bilakatu zenbaki eta estatistika huts. Erakusketa horren bidez, komunitatea sentsibilizatu nahi da, bai eta nabarmendu ere edozein arrazoi dela-eta etxetik alde egin behar izan duten milioika lagunek gainditu beharreko erronkak. Eta zuk, zer eramanen zenuke ihes egin beharko bazenu?