Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Tuterako campusa
Noiz: 2024ko martxoaren 25etik ekainaren 14ra
Urrezko balkoiak
Nire asmoa artearen irudiak neureganatu eta leku poetikoago baterantz pixka bat desbideratzea da. Pinturaren eta marrazkiaren hizkuntzan, egunerokoaren eta zoriaren elementuak sartzen ditut, bai eta liburu, film eta ametsen erreferentziak ere.
Urrezko balkoiak izeneko sailean, beste obra batzuk berrinterpretatu edo neureganatu egin ditut, Igerilariaren hilobia eta Edgar Degasen Lau zaldizkoak obrak besteak beste. Beste lan batzuetan, berriz, objektuak irudikatzen ditut, leihoak eta egunkariak adibidez; eta beste batzuetan, ametsetan margotutako koadroak.
Marrazkiek zerikusia dute argazkigintzako punctum kontzeptuari buruz Roland Barthesek sortutako teoriekin; ikuslea ziztatzen duen zori eta kasualitatea da punctuma. Nire argazki artxibo pertsonaleko landareen, animalien eta mineralen xehetasunak aukeratzen ditut.
Yokihi proiektua Alejandra Freymannekin posta bidez elkarlanean egindako pintura da.
Guillermo Sarmiento Segura (Iruñea, 1980) artistak Iruñean du bizilekua eta lantokia.
Arte Ederretan lizentziaduna da Gaztela-Mantxako Unibertsitatean eta Akademie Vytvarnych Umeni v Praze izeneko zentroan 2009an (Txekiar Errepublika).
Tailerrak eman ditu Azucena Vieitesekin eta Joan Hernández Pijoanekin.
Kolaborazioak egin ditu Inmediaciones jaialdiarekin, Torrefielgo kondearekin, El columpio asesino taldearekin eta Alejandra Freymannekin (Yokihi kolektiboa, 2015-2024).
Fanzineen edizioak ere bai Cuencako Fakultatearekin (2005-2009) eta Ediciones Puré argitaletxearekin (No vayas a comprar pan).
Erakusketak: Huarte zentroan, Estampa galerian (Madril), Transversal gunean (Murtzia), Kanoko gunean (Cuenca), Antonio Pérez fundazioan (Cuenca) eta Apaindu espazioan (Iruñea).
Dirulaguntzak eta sariak: Sorkuntzarako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuak 2010ean emanak, eta Artista Gazteen Lehenbiziko Saria, Iruñeko Udalak 2010ean emana.
Bildumetako obrak: Iruñeko Udala.