Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Tuterako campusa

2023(e)ko irailaren 6a

Erakusketa: Refugios, Carlos Cánovasena

Datak: 2023ko irailaren 6tik urriaren 27ra

Carlos Cánovasek ia berrogeita hamar urteko ibilbidea egin du izaera dokumental eta poetikoko argazkilaritzaren esparruan, nahiz eta bi kontzeptuok batzuetan kontraesankorrak diruditen. Bere lana hasiera-hasieratik  izan da berezia, ingurunean eta  “lekuaren kontzientziazioan” sakontzeko gogoan oinarritutako irudi motari eutsi baitio. Adierazpen horretara jotzen du behin eta berriz bere zeregina definitu nahian. Meditazio lasaira gonbidatu nahi duten gaiak eta lekuak erabiltzen ditu.


“Refugios” lana “Landareak eta inguruabarrak” haren erakusketa berria osatzen duten bost serieetako biren sintesia da (Patio Herreriano, Valladolid eta Centro Niemeyer, Avilés). Lehenbizikoan (“Paisaia ezkutuak”) jasotzen diren lekuetan, badirudi naturak bere legeak inposatzen dituela; Iruñeko leku gordeak dira, askotan ibaiaren ibilbideko ezkutuko tokiak. Eszenatoki horietako giro trinko eta entropikoarekin kontrastean, “Bizitza sekretua” izeneko seriea landareen munduaren xehetasun txikiez arduratzen da. Dioenez, sarritan funtzio apaingarri bat esleitzen diogu mundu horri, baina, egiaz, bere benetako funtzioak memoriari lotua izan behar luke. 


Carlos Canovas Hellínen jaio zen 1951n. Iruñean bizi da urte hartatik. Bere ibilbide luzean zehar erakusketa ugari egin ditu. Era berean, bere lanari eta argazkigintzaren historiari buruzko hainbat liburu ditu idatziak, baita zenbait hedabidetan testu eta artikulu ere argitaratuak. Argazkigintza irakaskuntzarekin uztartu du. 2020an Kulturako Vianako Printzea Saria eman zioten.

                                                  
Carlos Cánovas, Vida Secreta, Budapest 2019