Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Tuterako campusa
2023ko martxoaren 30a arte
Erakusketa honen izena “Ferdinando zezena” animazioko film laburrarena da.
Ferdinando zezen otzan bat da, larretako loreei usainka ibiltzea maite duena. Gizonak zezen hezigaitz eta basatienen bila joan diren egunean, erle baten gainean eseri eta, ziztadaren minez, lasterka hasi eta bultzaka den-dena botatzen hasi da bortitz-bortitz. Halako basakeria ikusita, bera aukeratu dute zezen-plazarako. Eta, atea ireki dutenean, hor ageri da azkenean… zezena. Kasu honetan, bat egiten dut narrazioarekin: eszenan, tokia egiten zaio zaurgarritasunari eta prozesuan den obrari edo materialari, inolako handinahirik gabe.
Margoekin lanean ari naizela, erabiltzen ari naizen materialaren fisikotasunari erreparatzen diot, eta, horri esker, desberdintzat har daitezkeen teknikez baliatzen naiz, zurarekin sortzen ditudan formez, bolumena hartzen duen oihalaz, edo paperaz...
Obraren barrenean, jeneralean figuratiboak diren formen unibertso bat sortzen da, eta haiek oinarritzat hartzen ditut azalean lerroak edo inguruak nabarmentzeko. Forma eta zeinu jakin batzuei egiten diet tokia, nahiz eta jakin nolako konnotazioak dituzten (zisne bat, esaterako), baina ohartzen naiz figuratiboak izanik ere abstrakziora ere lerratzen direla.
Ada Garrués (1998, Iruña) Arte Ederretako graduatua da, eta Margoko Masterra egin du Euskal Herriko Unibertsitatean.
Egonaldi artistiko batean baino gehiagotan hartu dute parte: Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, Sortzaileen Lantegian Itziar Okarizekin eta Jon Mikel Eubarekin, Tabakaleran (Donostian), Agezan (Ezporogin) edo Bilbaoarten.
Bere lanen erakusketa ikusgai izan da Zizurko kultur etxean eta Bilboko Eliz Museoan.
Informazio gehiago: actividades.culturales@unavarra.es
Antolatzailea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa