Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Tuterako campusa

Cromo, ilustrazioa eta marrazketa aldarrikatu nahian

Maiatzaren 4tik ekainaren 17ra

Ilustrazioa arte txikitzat hartzen da askotan, erabilera komertzial, testu edo aplikazio baten mende dagoena, edo bezeroen nahietara egokitu behar duena. Bartzelonako Cromo galeria Natalia Zaratiegui artista nafarraren proiektu pertsonala da, ilustrazioa eta marrazketa arte garaikidearen barreneko elementu direla aldarrikatzeko sortua, eta enkarguaren helburua gaindituz egilearen marka duten adierazpen artistiko gisa defendatzeko.

Ibilaldi bisual bat eginen dugu Cromo Galerian 2016tik 2021era egindako erakusketetako posterren bidez, eta Espainiako eta nazioarteko zenbait artistaren obrak ezagutuko ditugu; adibidez hauenak: Eva Armisén, Laia Arqueros, Coqué Azcona, Rafa Castañer, Javier Jaen, Roberta Marrero, Miguel Pang, Javorroyo eta Gina Thorstensen. Horretaz gainera, La Cruda aldizkaria ezagutuko dugu, Javirroyoren La Escuela proiektua, eta Tionk Essil, Mariscalen eta Foundawtionen arteko elkarlanaren emaitza.

                            

Urte hauetan guztietan, proiektu asko egin dira galerian; erakusketak ez ezik, baita liburu aurkezpenak, mikrokontzertuak, performanceak, proiekzioak, tailerrak eta topaktak ere. Proiektu horiek guztiek ematen diote nortasuna Cromo galeriari. Esperientzia paregabeak eta gogoangarriak izan ditugu han, lehenbiziko erakusketa kolektiboa egin zenetik duela gutxi egin dugun erakusketa arte, zeina zentsuratu eta itxi egin baitute: Simalia, Nacho Simal artistarena.