Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Tuterako campusa

Belén Puyo: Urtekari kromatikoak

2021ko Irailaren 8tik azaroaren 12ra

Belén Puyo Tuteran jaio zen (Nafarroa), 1977an, eta Arte Ederretan lizentziatu zen 2001ean, Valentziako San Carlos fakultatean.

Gaur egun, urtekari kromatiko parte-hartzaileak egiten ditu Facebook sare sozialaren bidez. Urtekari kromatiko horiek 2009. urtearen amaieran dute hastapena, eguneroko sarrera bakoitzean kolorea eta testua uztartzen hasi zenean bere burua proiektatzeko modu bat bezala.

2012an, ekimen sozial hori lankidetza-proiektu artistiko gisa eratu zen sare horretan jarraitzen dioten pertsonei esker, zeinek CMYK kuatrikromiarako zenbaki-konbinazioak ematen baitituzte, eta hortik ateratzen dira urtekarien koloreak.

Une horretatik aurrera, “egile” bilakatu zen, eta emandako konbinazioetatik ateratzen diren emaitza kromatikoak egun ona opa duten testuekin osatzen ditu.

Egungo erakusketak 2011tik 2020ra bitarteko bederatzi urtekari kromatikoak jasotzen ditu.