Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Tuterako campusa

Virginia Santos: Irudizko Komunitatea

2021eko maiatzaren 7tik ekainaren 25era

Irudizko komunitateak goretsi egiten du gizabanako batek bere hurbileko gizarte-ingurunetik kanpoko ezezagunekin irudimenaren bidez harreman bat sortzeko duen gaitasuna.

Erakusketa honetan, azken urteotan egindako marrazkiak aurkezten ditut, arkatzez eginak gehienak. Batzuetan haria edo akuarela pixka bat gehitzen diet, eta beste batzuetan euskarria zulatzen dut, baina beti grafitoaren grisa eta paperaren zuria dira nagusi. Sortzen ari naizen komunitate honen pertsonaiak dira pieza hauek lotzen dituen haria; izan ere, hurbileko pertsonak nahiz ezezagunak eta fikziozko beste batzuk elkarrekin bizi dira bertan.

Virginia Santos Itoiz (Iruñea, 1975) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, ikertzeko nahikotasuna eskuratu zuen “Generoa, Kultura Bisuala eta Hezkuntza Artistikoa” arloan. Generoarekin loturiko gaietatik abiatuta, haurtzaroa nola irudikatu dauka aztergai. Marrazkiaren eta pinturaren bitartez, haurrentzako ipuinen gainean egiten du lan, horiek oroimenaren eraikuntzarekin eta identitatearen eraketarekin lotuz. Azken bolada honetan, erakusketa egin ditu bakarka: En el bosque/Basoan, 2015ean, Iruñeko Zitadelako bolborategian, eta Siguiendo al conejo blanco, 2019an, Zizur Nagusian. Bestalde, Teresa Sabaté artistarekin batera, A pie y mano proiektua abiarazi zuen 2018an, Uharte Zentroko Habitación programaren barnean, eta 2020an jarraitu zuen, Iruñeko Zitadelan.

virginiasantositoiz.wordpress.com