Hasiera > Kultura eta Dibulgazioa > Erakusketak > Sarioko sarrera
Noiz: 2025eko urtarrilaren 15etik martxoaren 4ra
Haragia eta Loreak. Edo (estetika ezpurua)
Proiektu honetan, maskulinitatearen berriztapenaren eta berreraikitzearen inguruko gogoeta egiten dut, Bajo la piel. Traslaciones y disonancias nire aurreko lanarekin prozesu terapeutiko-artistikoa egin eta gero. Lan hori Ziudadelako Labea aretoan egon zen ikusgai, eta haren bidez trauma, indarkeria eta maskulinitatea aztertu nituen.
Egun, ariketa kontzeptual batzuk egiten ditut praktika artistikoan, prozesu horren zati bat gauzatzeko eta nire nortasuna genero maskulinoari dagokionez modu osasuntsuan berreraikitzeko dudan gaitasun pertsonala probatzeko.
Azterketa horren parte batean, so egiten diot neure buruari, eta rolak, tradizioak eta nire familiako belaunaldien arteko transferentziak –bai egungoak bai iraganekoak– jartzen ditut zalantzan. Lengoaia propioak ere bilatzen ditut, eraldatzaileak eta gogoetatsuak, izaera existentzialistako galdera pertsonalez eta zalantzez beteak. Zer egin dezaket? Zer egin behar dut?
Nire sormen prozesuan, purutasuna eta ezpurutasuna modu sinboliko-poetikoan nahasten ditut, eta estetika zuzen eta zikin bat bilatzen dut lore usaintsuekin eta forma arrotzekin. Artearen adierazpenetatik igarotzen naiz zenbait lengoaia erabiliz: eskultorikoa, argazkigintzakoa eta ikus-entzunezkoa.
Jaime Eguaras Roa (Estella – Lizarra, 1968)
2021ean Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako Gradua amaitu ondoren, lantzen ditudan proiektu artistikoek lotura estua dute gizarte-hezitzaile gisa dudan prestakuntzarekin. Maskulinitatearen ereduek edo migrazio politika faltsu eta ahulek sormen prozesuak sortzen dituzte.
Ikus-entzunezko baliabideak, argazkigintza eta lengoaia eskultorikoa baliatzen ditut esparru poetiko-artistikoaren barnean eduki soziala duten proposamen metaforikoak gauzatzeko.