Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Sarioko sarrera

3526*

Noiz: 2024ko azaroaren 12tik 18ra.

Ángel Sánchez Garroren erakusketa

Egilea: Ángel Sánchez Garro, argazkilari eta dokumentalista iruindarra eta Zizur Nagusiko argazki tailerreko kidea. Bere lanetan Nafarroako gai sozial, etnografiko eta kulturalekiko kezka islatzen du, memoria pertsonala zein kolektiboa beti gogoan duela. Egilearen hitzetan, “proiektu honen ideia txikitan bizi eta jolasten nintzen kaleari lotuta sortu zen, apenas 200 metro zituen kale hartan 18 pertsona etxetik indarrez atera eta bizirik itzuli ez zirela jakiteak eragin zidan inpresioaren ondorioz”.

Erakusketa: 3526* erakusketak Nafarroako hogeita hemeretzi hobi erretratatzen ditu (berrehundik gora daude guztira). Guztira 671 pertsona hil zituzten: haietatik 565 identifikatuta daude, eta beste 106ak, aldiz, identifikatu gabe. Hildakoen kopuru totala erakusketa honi izenburua ematen dion zifraren bosten bat da. Horiek guztiak inolako lege-prozedurarik gabe erail zituzten, 1936ko uztailean matxinatutakoek sortu nahi izan zuten ordena berriaren izenean, zeinak lau hamarkadako diktadura latza ekarri baitzuen berekin.

Zenbakiak estatistika huts eta hotz gisa uler daitezke. Horregatik, eraildako pertsona horietako batzuen etxebizitzen atarietako argazkiek iradokitzen digute etendako bizitza bat, aldarrikapenak eta itxaropen itoak daudela zenbaki bakoitzaren atzean, eta bizirik atera zirenak isiltasunera eta ikusezintasunera behartu nahi izan zituen iluntasun sakona. Estrategia krudel horren aurrean, familien, bizilagunen eta gizarte zibilaren erresistentziak eta memoriak, esfortzu itzela eginez, haien izenak ahanzturan ez gelditzea lortu dute, eta, ahal izan denean, baita haien gorpuak berreskuratzea ere.

Egilearen begirada hobien eta biktimen lagin esanguratsu batean gelditu da. Haien bidez guztiak irudikatzea da asmoa. Izan ere, askotariko militantzia eta bizi-ibilbideak izan zituzten arren, oso antzeko amaiera izan zuten. Matxinadaren ondoren, zerrenda beltzetan egoteagatik atxilotu zituzten, eta, kasu askotan, atxilotze-zentroetara eraman zituzten, non egunak, asteak eta baita hilabeteak ere egon baitziren. Inolako epaiketarik egin gabe, hiltzera eraman zituzten talde militar eta paramilitarrek (karlistek eta falangistek), eta ez zieten aukera eman ehorzketa duina izateko ere.

Sarrera librea da

Informazio gehiago: II. Nazioarteko Kongresua: Memoria duen Historia Hezkuntzan